Fiskala, Sortu eta ETAren bukaera

2011ko martxoaren 16a
16:01
Entzun 00:00:00 00:00:00

 

Nahiz eta Sortuk Auzitegi Goreneko alegazioetan esan duen bere estatutuak eraginkorrak direla ETAren indarkeria amai dadin, Candido Conde Pumpido Espainiako fiskal nagusiak gaur adierazi du haren legez kanporatzea defenditzen segituko dutela. "Sortuk ez du ahalmenik ETAri desegin dadila inposatzeko. Aldiz, jendaurrean exiji diezaioke desegiteko, baina oraindik ez dio halakorik esan; zain gaude".

Fiskalak uste du "ETAk ontzat jotako proiektu politikoko zati bat" dela Sortu. "ETArekiko haustura edo honen desegiterik ez dagoen artean, ahal dugun dena egingo dugu Batasunaren jarraipen direnak erakundeetan ez egoteko".

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA