Frantzian atxilotutako ustezko bi etakideak epailearen esku utziko dituzte
Polizia iturriek Efe albiste agentziari jakinarazi diotenez, joan den ostegunean Frantziako Poliziak Perigueuxen atxilotu zituen Jon Iurrebaso eta Kepa Suarez gaur geratuko dira epailearen esku. Iturri horien arabera, litekeena da bata zein bestea gaizkile elkarteko kide direlakoan, armak edukitzeagatik eta agiri faltsuak eramateagatik auzipetzea. Poliziak azaldu duenez, atxilotu zituztenean ETAko kide gisa aurkeztu zuten beren burua Iurrebasok eta Suarezek.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu