Ustekabe latza izan zen atzo Frantziako Tourrean: Oscar Freire (Rabobank taldea) eta Julian Dean (Garmin) txirrindulariek perdigoi tiroak jaso zituzten, 165. kilometroan zirela. Aurrenari plomo pusketa bat erretiratu diote hanka batetik eta bigarrenak eskubiko hatz batean zauria du, baina biak gaurko etapan izan dira, parte hartzen.
Estrasburgoko Poliziak hartu du ikerketaren ardura. Ez dituzte atxilotu oraindik erasoaren egileak. Ziklista batek hamasei bat urteko bi mutil zuhaitz batean ezkutatuta ikusi zituen erasoaren unean. "Hiruzpalau tiro entzun zituzten txirrindulari batzuek", esan du Pascal Schultz Colmar herriko fiskalak.
Freirek -hiru aldiz munduko txapeldun errepide proban- eta Deanek parte sartu dute.
Freirek eta Deanek ez dute Tourra utzi, perdigoi tiroak jaso arren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu