Galiziako, Herrialde Katalanetako eta Espainiako 30 bat sindikatu hilaren 21eko greba deialdiaren alde

2009ko maiatzaren 15a
13:39
Entzun
Galiziako, Herrialde Katalanetako eta Espainiako 30en bat sindikatu ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiruk ostegunerako Hego Euskal Herrirako deitutako greba orokorraren alde azaldu dira, eta CCOO eta UGT kritikatu dituzte, biok ez dutelako Espainiako Estatuan halako ekimenik antolatu. "Patronalari, bankuei eta administrazioari lan zikina egiten ari dira CCOO eta UGT, Euskal Herriko deialdia boikotzaten ari baitira", esan dute gaur.

LABen egoitzan eman dute prentsaurrekoa, Donostian, Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak lagunduta. Besteak beste, CUT (Galizia), Intersindical-CSC (Herrialde Katalanak), Intersindical Aragonesa (Espainia), Intersindical Canaria (Espainia), Trabajadores Unidos (Gaztela, Espainia), Cobas (Espainia) izan dira.

Bestetik, Euskadiko Partidu Komunistak (EPK) jakinarazi du ez duela babestuko greba orokor deialdia, horren atzean interes politikoak ikusten dituelako eta ez laboralak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.