Garaikoetxea: "Borondate oneko nazioarteko talde bat dagoela baliatu behar da su-etena egiaztatzeko"

2011ko urtarrilaren 14a
12:41
Entzun
Carlos Garaikoetxea itxaropentsu agertu da gaur ETAren agiriak sortu duen egoeraren inguruan. Bere hitzetan "borondate oneko" nazioarteko talde bat dagoela baliatu behar da egoera honetan su-etena egiaztatzeko. Hala ere, "politikoki zenbait sektoreetan eta Jaurlaritzan dagoen alderdian" gauzak aldatzeko gogorik ez duela ikusten gaineratu du. "Ezker abertzaleak erakundeetan parte hartuko balu, orain dauden gehiengo eta gutxiengoak aldatuko lirateke", esan du Garaikoetxeak. Espainiako alderdiak oraingo egoera baliatzen ari direla ere esan du. "Estatu gizon batek ezin du aukera galtzen utzi", esan du eta Patxi Lopezek egiten duena baino gehiago egin dezakeela uste duela.

Aralarrek, "nabarmentzeko irrika"

EAk, ezker abertzaleak eta Alternatibak igandean aldaketa politiko eta sozialaren alde Gasteizen sinatuko duten akordio estrategikoaren gainean esan du Aralar ez egoteak harritu egiten duela. Hauteskundeetan EAk bere zerrendak aurkeztuko ditu Garaikoetxearen hitzetan, eta akordioa hauteskundeetatik haratago doala gaineratu du. Garaikoetxeak esan du EA dela Batasuna NaBairengana erakartzen saiatzen ari dena, "eta ez alderantziz". Hain zuzen, Nafarroako koalizioaren izatea ezbaian jartzen aritzea leporatu dio Aralarri, eta EAk koalizioa Aralarrek bezain beste defendatzen duela esan du. ETAren agiriaren ondorengo adierazpenean Patxi Zabaletaren alderdian "nabarmentzeko irrika" somatzen duela adierazi du Garaikoetxeak, "ETAri pixka bat gehiago eskatuz".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.