Garzonek Beitialarrangoitia deklaratzera deitu du ANVren jarduerak eteteko agindua hautsi duela arrazoituta.

2008ko apirilaren 25a
18:26
Entzun 00:00:0000:00:00
Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkatea deklaratzera deitu du, gaurko EAJ eta PSE-EEren mozioa eztabaidatzeko saioa deituta “ANVren jarduerak eteteko agindua hautsi” egin duela arrazoituta.

Beitialarrangoitiari bi delitu egotzi dizkio “epaileari desobeditzea” eta “kautelazko neurriak haustea”.

Datorren asteazkenean, hilak 30, joan beharko du Garzon epailearen aurrean deklaratzera Beitialarrangotiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.