Garzonen aldeko mobilizazioa

2010eko apirilaren 8a
17:08
Entzun 00:00:0000:00:00
Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailea babes handia ari da jasotzen atzotik, Luciano Varela Auzitegi Goreneko epaileak akusatuen aulkira eramango duela erabaki zuenetik. Sare sozialetan haren aldeko atxikimenduak ari dira ematen, eta elkarretaratzeak ere deitu dituzte Espainiako hainbat tokitan.

36ko gerran eta frankismoan desagertutakoen egoera argitzeko auzia abiatzean prebarikazioa egin izana leporatu dio Varela epaileak.

Honen erabakia dela-eta, baliteke Garzonek behin-behinean Auzitegi Nazionaleko postua utzi behar izatea. Epaiketan errudun jotzen badute, hamabi eta hogei urte arteko kargugabetze zigorra jasoko luke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.