Espainiako Auzitegi Konstituzionalak gauerdia baino lehen erabaki behar du HZ Herritarren Zerrendak Europako hauteskundeetan parte hartzerik izango duenetz.
Goizean batzartuta egon dira Konstituzionaleko epaileak, eta arratsaldean, seietan, berriro batzekotan geratu dira erabakia hartzeko.
Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabetu egin zuen zerrenda Estatuko abokatukaren zein Fiskaltza Nagusiaren inpugnazioak aztertu ondoren. HZren defentsak alegazioak aurkeztu zituen ebazpen horren aurka, eta horri eman behar dio erantzuna Konstituzionalak.
HZ-ren baliogabetzea