Atzo bezala, gaur ere ustezko tortura kasuaren kontrako protesta egin dute Donostiako Ospitalearen aurrean, eguerdian, Errepresiorik ez. Euskal Herria, hitza, erabakia lelopean. Atzokoa Amnistiaren Aldeko Mugimenduek deitu zuten. Gaurkoa LABek, eta ehunen bat lagun elkartu dira. Haien artean ziren Mati Iturralde LABen ordezkaria, Josetxo Ibazeta Donostiako hautetsi ohia eta Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi.
Espainiako Estatuak "sistematikoki torturatu" egiten duela salatu du LABek, eta Igor Porturen kasua jarri du azken adibide bezala. Hau ingresatuta dagoen bitartean, LABek egunero egingo du elkarretaratzea han.
Gaur arratsaldean bertan Euskal Herriko hainbat tokitan mobilizazioak egingo dituzte, Aski da! Errepresioa ez de bidea. Alde hemendik! lelopean.
ELAk, torturaren aurkako jarrera azaltzeko "eta, bide batez, giza eskubideen aldeko konpromisoa berresteko", elkarretaratzea egingo du etzi Bilbon, Moyua enparantzan, 12:00tatik aurrera.
Gaur ere protesta elkarretaratzea egin dute ospitalearen aurrean, LABek deituta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu