Gaurtik aurrera eskatu ditzazkete EAEko udalek "terrorismoa goratzen" duten ikurrak kentzeko laguntzak

2009ko urriaren 6a
16:11
Entzun
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udalek "terrorismoa goratzen" duten kartelak eta pintaketak kentzeko diru laguntzak gaurtik aurrera eska ditzazkete. Laguntza horiek Eusko Jaurlaritzak emango ditu eta gehienez 40.000 eurokoak izango dira.

Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramaileak zehaztu duenez, 50.000 biztanle baino gutxiago dituzten herriek 10.000 euroko laguntza jasoko dute eta 50.000 baino gehiago dituztenek 40.000 eurokoa.

"Terrorismoaren biktimak umiliatzen" dituzten kartel eta pintaketak kentzeko diru laguntzak emateko akordioa pasa den astean hitzartu zuten Jokin Bildarratz Eudeleko presidenteak eta Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak. Hala ere, presoen argazkien auzia zertan geratzen den zalantzan geratu zen, ez baitira akordioan presoen argazkiak behin ere aipatzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.