Jose Luis Rogriguez Zapatero (PSOE)
“Gaur egungo Espainia elkarrizketarekin soilik gobernatu daiteke. Oposizioko alderdi nagusiarekin eta gainontzeko alderdiekin terrorismoaren aurkako konpromisoa hartuko dugu ETA amaitzeko”.
Mariano Raxoi (PP)
“Bi alderdien [PP eta PSOE] arteko akordioa beharrezkoa da ETAren aurkako borrokan eta estatuaren eredua bezalako gaietan”.
Josu Erkoreka (EAJ)
“Ez dago abstentzio botoa aldatzeko motiborik. Hala ere, abstentzio hau kritikoa baina itxaropenezkoa izango da: itxaropenerako ate bat irekita uzten dugu, etorkizunean akordioak egon daitezkeelako”.
Uxue Barkos (Nafarroa Bai)
“Legegintzaldi honetan bat etortzeak eta bat ez etortzeak izango ditugu; azken horiek gutxiago izatea espero dugu, baina gure botoa abstentzioa izango da”.
Josep Antoni Duran I Lleida (CiU)
“Ez da azken 48 orduetan ezer aldatu abstentzioa ez bozkatzeko. Gobernua zoriondu nahi dugu Segre ibaiaren trasbasearen aurka agertu delako, baina Rodano ibaiaren trasbasearen bideragarritasuna aztertzeko eskatzen diogu”.
Joan Ridao (ERC)
“PPren aldeko joera azaldu du Zapaterok: 'askotariko Espainia' bezalako hitzetatik 'Espainia batu, baina aniztasunean' bezalako hitzak erabiltzera pasatu da, federalismotik zentralismora. Hala ere, ez dugu akordioak lortzeko aterik ixten”.
Gaspar Llamazares (IU)
“Ezkerraren aldeko neurrien alde egingo dugu: krisi ekonomikoaren aurka lanpostu duina, federalismo eta errepublika, eta bakea”.
Gauza berririk ez gaurko hitzaldietan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu