Gazte palestinar baten lekukotza

2004ko maiatzaren 18a
11:02
Entzun
Lurralde okupatuetan burutuak diren ekitaldi militarretan parte hartzeari uko egiteagatik preso dagoen Tsahaleko soldadu baten amari igorritako mezu batean, palestinar gazte batek honako izugarrikeriak kontatzen zituen :

«Apache helikopteroak erasoan ari zaizkigu oraintxe (...); alde guztietan ageri dira hildakoen gorpuzkinak (...); ez naiz seguru gorpu zati hau Hani nire senidearena den ala ez (...); erietxeetako medikuek ez dituzte gorpuak berrosatzen ahal, zeren, zatiak jaso dituzten anbulantziek han eta hor sakabanatutako gorpuzkin odoltsuak ahal bezala bildu baitituzte (...); ezin dut sinetsi Hani horrelako trazan jaso zutenik, ezin dut, ezin dut, zergatik tiro egin diote haur talde batekin aurkitzen zelarik? Zergatik? Ez dakit (...) Ehunka etxe suntsitzen ari dira oraintxe bertan; Espainiako irrati batek hots egin dit eta harritu dira zauritutakoen oinaze oihuak, Apache-en bonbardaketa hotsak, eta laguntza eskeko garrasiak entzutean; eta hainbat dira etxe apurkinen pean harrapatuta dauden gorpu zatiak (...); alde guztietan banatutako gorputz zatien argazki batzuk hartu ditut (...); guztien kontra egiten dute tiro hemen, baletatik babesteko txaleko baten behar gorria banuke (...); gutxi dira sarraski hauen argazkiak hartzen ari diren kazetariak (...) Otoi, otoi, esaiozu jendeari zer gertatzen ari den uneotan hemen (...)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.