Genero indarkeriaren biktima diren emakumeentzako arreta telefonoa jarri du abian Jaurlaritzak

2006ko urtarrilaren 30a
16:01
Entzun 00:00:0000:00:00
Genero indarkeriaren edozein aldaera jasaten duten emakumeei laguntzeko arreta telefonoa jarri du abian Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietako Sailak. Hala, 900 840 111 dohainiko telefonora hotsegiten duten andrazkoek babes emozionala, informazioa eta aurrera begira egin beharreko urratsei buruzko argibideak jasoko dituzte berehala. Halaber, gizarte laguntzarako sarearekin jarriko ditu harremanetan duten arazoari irtenbidea eman ahal izateko. Hain justu, zerbitzu hori EAE Euskal Autonomi Erkidegoan genero indarkeriari aurre egiten lagun dezaketen baliabide guztiekin dagoela lotuta nabarmendu du Javier Madrazo Gizarte Gaietako sailburuak: hots, zerbitzu sozial eta psikologikoekin, Poliziarekin eta arreta judizialarekin. Barakaldon (Bizkaia) du egoitza zerbitzu berriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.