Gernikako Akordioa sinatu zuten alderdi eta elkarteak gaur hasiko dira itunean jasotzen diren puntuak Nafarroako alderdi, sindikatu, enpresari talde eta Elizarekin lantzen, "hain desiratua den bakea" lortu ahal izateko. UPNk, PSNk eta CDNk ezezkoa eman diote bilera eskaerari, "akordioko sinatzaileen artean Batasuna legez kanpoko alderdia dagoelako".
Akordioaren sinatzaileek atzo ekitaldia egin zuten Iruñeko Labrit pilotalekuan eta han izan ziren Txelu Moreno, Marine Pueyo, Santi Kiroga eta Mikel Gastesi ezker abertzaleko kideek eta Maiorga Ramirez EAkoa. Aralarrek ez zuen parte hartu, ezker abertzaleak eta EAk "mota horretako ekitaldiak bereganatu nahi dituztelako".
Urriaren 25ean Gernikan ezagutarazi zuten testua irakurri zuten Luis Igeltz Herria 2000 Eliza aldizkarikoak eta Espe Iriarte LAB sindikatuko ordezkariak. Gernikako Adierazpena "bakerako eta gatazka politikoa bideratzeko" bide orria dela esan zuten, "biolentziarik gabeko eskenatoki batera" eramango duena. "Baina horretarako herri honetako eragileen gehienegoak bere egin behar ditu oinarri horiek, bakearen, adiskidetzearen eta konponbidearen bidean gehiengo soziala konprometituko duen oinarri sendoa eraikitzeko".
Gernikako Akordioaren sinatzaileak gaur hasiko dira testua Nafarroako eragileekin lantzen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu