Gaur betetzen dira 25 urte Gernikako Estatutua onartu zenetik. Jaurlaritzako bozeramaile Miren Azkaratek dio, Estatutua ez dela sakralizatu behar, eta orain Estatutu Berrirako Proposamen eztabaidatzen ari direla azpimarratu du. Duela urtebete 'Ibarretxeren plana' proposatu zutenetik gauzak asko aldatu direla azpimarratu du Azkaratek.
Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan Mirez Azkarate Jaurlaritzako bozeramaileak azpimarratu duenez, duela urtebete Jaurlaritzak Estatutu Berrirako proposamena egin zueneztik, gauzak asko aldatu dira.
Esan duenez, "sozialistek duela urtebete ez zuten estatutuaren erreformaz hitzegiten, ez zuten hori entenditzen, gaur entenditzen dute. Batasunak ere orain urtebete ez zuen gaur egiten duen diskursorik egiten. Horretaz aparte gizarteak berak ere parte hartu du: 33.000 aportazio izan dira batetik eta bestetik. Beraz, alderdi horretan eztabaidan eta parte hartzean ere duela urtebete geundena baino askoz aurreratuago gaude".
Gernikako Estatutua ez dela sakralizatu behar dio Azkaratek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu