Gipuzkoako Goierriko hainbat eragilek akten altxamendua salatu dute

2008ko uztailaren 7a
18:31
Entzun
Goierrikohitza.info

Goierriko (Gipuzkoa) EAE-ANV, Aralar eta EBko hainbat zinegotzik eta Goierriko AHT gelditu! Elkarlanak, etzi Donostian egitekoa den akten altxamendua salatu eta azpiegituraren aurkako euren jarrera berretsi dute. Eusko Jaurlaritzaren jarrera kritikatu dute. Haien esanetan, "[AHTren] obrak nola edo hala martxan jartzeko presak badirudi oinarrizkoak diren hainbat kontu baztertzera eraman dituztela".

Erantsi dutenez, "Beasainen eta Legorretan, kaltetuak izango ote diren ez dakiten lurjabeak daude, ezta baserria botako dieten edo AHTren trazaketatik metro gutxi batzuetara bizitzen utziko dieten ere".

Beasaingo udaletxeko pleno aretoan agerraldia egin dute gaur goizean. Bat egin dute prentsaurrekoan esandakoarekin ondorengoek: Itsasondo eta Legorretako Udaleko ordezkariek, Ordiziako Aralarreko zinegotziak, Ordizia, Beasain, Lazkao, Olaberria, Ataun eta Zeraingo EAE-ANVko zinegotziek, Lazkaoko EBko zinegotziak eta Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.