Giza Eskubideen hainbat ligek Martinen aurkako euroagindua salatu dute

2010eko azaroaren 19a
17:33
Entzun
Aurore Martinen aurka Espainiako Auzitegi nazionalak igorri duen euroagindua salatu dute Frantziako Giza Eskubideen Ligak (LDH), Europako Giza Eskubideen Ligako federazioak (AEDH) eta Nazioarteko Giza Eskubideetako Ligen federazioak (FIDH).

Hiru elkarteek sinatu duten agirian salatu dute "Espainiako justiziak eta frantziar ministerio publikoak batera abiatu duten ekimenak, terrismoaren aurka borrokatzea baino, aurkari politikoak kriminalizatzeko nahikeria" erakusten duela. Frantziar auzitegiek espainiako agintariek ukatzen duten "jazarpenari segida" ematen diola gaineratu dute.

Euroaginduaren prozedura "sakonki berrikusteko" eskatu dute, "Justiziaren instrumentalizazio" eta "estatuek "militante politikoen aurkako jazarpena" burutzeko erabiltzen dutelako.

Salatu dute Martinen egoera "are jasangaitzagoa" dela, euroagindua igorri duen epaitegia "tortura dela eta, Paueko epaitegiak auzitan jarri duen Espainiako salbuespen auzitegi batetik etorri delako".

Hiru erakundeak adierazpen amankomun bat idazteko elkartzen diren lehenengo aldia da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.