Gizon bat atxilotu dute Bilbon, neska-lagun ohia jo duelakoan

2009ko uztailaren 13a
13:50
Entzun 00:00:0000:00:00
Bilboko udaltzainek 47 urteko gizonezko bat atxilotu dute -S.A.P.-, neska-lagun ohia jo egin duela leporatuta. Ustezko erasoa larunbat gauean izan zen, Blas de Otero kalean. Udaltzainen arabera, gizonezkoa emakumezkoaren etxera joan zen, umeentzat janaria zeramala esan zion eta uzteko etxean sartzen. Emakumezkoak atea ireki zion, eta bikotekide izandakoak orduan jo zuen.

Biktimak udaltzainei esan zien beste batzuetan ere jaso izan duela erasoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.