Gizon bat atxilotu dute Errenterian emakumeari eta seme-alabei tratu txarrak ematea leporatuta

2004ko maiatzaren 24a
16:52
Entzun
Errenteriako 41 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak. Bere emazteari eta seme alabei tratu txar fisiko eta psikologikoak ematea leporatu diote.

Gaueko 00:20 inguruan dei bat jaso zuen Ertzaintzak, bikote bat borrokan ari zela esanez. Ertzaintza hara joan zenean, gizonezko bat aurkitu zuten etxeko atarian, zaurituta. Etxebizitzara igo ziren orduan, eta emakumea aurkitu zuten bere bi haurrekin. Emakumeak egin berriak ziruditen zauri batzuk eta lehenago egindakoak ziruditen beste batzuk zituen.

Emakumearekin hitzegin eta gero, gizonak emakumeari eta seme alabei tratu txar fisiko eta psikologikoak egiten zizkiela pentsatu zuen Ertzaintzak, eta atxilotu egin zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.