Gizon bat atxilotu dute Getxon, bikotekideari mehatxu eta eraso egin diolakoan

2014ko urriaren 28a
16:44
Entzun 00:00:0000:00:00

Goizaldean 35 urteko gizonezko bat atxilotu du Udaltzaingoak Getxon (Bizkaia), bikotekideari mehatxu eta eraso egitea egotzita. Udalak jakinarazi duenez, mehatxuak eta erasoak "ohikoak" izan dira abuztutik.

Emakumeak, ordea, haren alabarekiko jarrera "bortitza" antzeman ostean erabaki du salaketa jartzea. Emakumeak 29 urte ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.