Gizon bat atzeman dute Santurtzin, neska-lagun ohia jo duelakoan

2010eko uztailaren 7a
14:14
Entzun
Ertzaintzak 32 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Santurtzin, neska-lagun ohiaren aurkako erasoa egin zuelakoan. Ertzaintzaren arabera, gizonezkoak lehendabizi jo egin zuen eta ondoren eskaileretan behera bota zuen. 10:30ak aldera izan zen gertaera, emakumezkoaren etxean. Honek, erasoa jaso ondotik, ihes egitea lortu zuen, eta gizonezkoa handik minutu batzuetara atzeman zuten.

Emakumezkoa Gurutzetako Barakaldoko erietxera eraman zuten, hainbat kolpe zituelako.

Poliziak dio gizonezkoak lehen ere jo izan zuela hura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.