45 urteko gizonezko batek bere burua leihotik bota zuen atzo Bilboko Deustu auzoan, aurretik bikotekidea jo ondoren.
Ertzaintzak emandako azalpenen arabera, eguerdiko ordubi eta erdiak aldera dei bat jaso zuten gizonezko bat eraikin bateko zortzigarren pisutik behera amildu zela esanez. Hara joandako ertzainek eta larrialdi zerbitzuetako kideek hilda zegoela baieztatu besterik ezin izan zuten egin.
Gizonaren etxean haren bikotekidea, emakumezko bat, eta bien 3 urteko semea aurkitu zituzten. Andreak esan zien leihotik salto egin aurretik jo egin zuela, eta komunean itxi behar izan zuela erasotik babesteko. Halaber, ertzainei agertu zien eraso horiek sarri gertatzen zirela eta etengabe bere buruaz beste egiteko mehatxua egiten ziola.
Gizon bat hil da Bilbon, bikotekideari eraso egin ostean bere burua leihotik botata
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu