Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, adingabeko neska bati sexu xantaia egiteagatik

2006ko abuztuaren 8a
16:10
Entzun
21 urteko santurtziar bat atxilotu zuten joan den asteazkenean Bilbon, 15 urteko neska bati sexu edukiak zituen bideoak atzeman, eta haiek sarean zabalduko zituela esanez mehatxu egiteagatik. Areago, bere webcamaren aurrean masturbatzera behartu zuen neskatoa.

Biktimak salatu duenez, bere helbide elektronikoaz jabetu zen gizonezkoa, eta bertan zeuden mezu intimoez aprobetxatuta, sexu-eskariei muzin eginez gero eduki horiek Internet bidez hedatuko zituela egin zion mehatxu. Egoera horretaz baliatuz, mutilak bere ordenagailura konektatutako webcamaren aurrean masturbatzera behartu zuen neska.

Behin mutilaren xantaiari men eginda, bere mezuak ezabatzeko eskatu zion neskatoak. Xantaigileak, ordea, berriro mehatxatu zuen: webcamaren bidez masturbatzen grabatu zuela esan, eta berarekin harreman sexualak izaten ez bazituen bideo hori ere Internet bidez zabalduko zuela esan zion neskari.

Gertatutakoa Ertzaintzaren aurrean salatu zuen biktimak eta Ertzaintzak ikerketa bat eta sarekada bat jarri zituen martxan. Nekatoak gizonezkoarekin hitzordua jarri zuen Bilboko Casilda Iturrizar parkean joan den asteazkenean. Ustezko xantaigilea bertara hurbildu zen sexu harremanak izango zituztelakoan, baina neskarengana gerturatu orduko Ertzaintzak atxilotu egin zuen.

Neskatoaren arabera, gertaera hauek azken hamabost egunetan gertatu dira, Interneten bidez

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.