Gizonezko bat atxilotu dute gaur Barakaldon, emakume bat bortxatzea egotzita

2010eko maiatzaren 7a
18:47
Entzun 00:00:0000:00:00
Ertzaintzak 36 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur goizean Barakaldon (Bizkaia), 2006an emakume bat bortxatu izana leporatuta. Poliziaren arabera, iragan urtetik ihes eginda zegoen Bizkaiko Auzitegiak jarritako kartzela zigorra saihesteko.

Epaiak dioenez, emakumea kotxe barruan atxikitu eta Barakaldo ondoko mendi batean bortxatu zuen.

Ertzaintzaren arabera, atxilotzerako orduan gizonezkoa ihes egiten saiatu da, eta hanka zauritu du. Ospitalera eraman dute kartzelan sartu aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.