Gizonezko bat larri, ibilgailu batek Iruñean harrapatuta

2009ko martxoaren 4a
15:47
Entzun 00:00:0000:00:00
Gizonezko bat larri dago, bart ibilgailu batek Iruñean harrapatuta. 80 urteko gizona da zauritua, eta Iruñeko Txantrea auzoan gertatu da ezbeharra. Istripua eragin duenak zauritua tokian berean utzi, eta alde egin du.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, istripua San Kristobal eta Valtierra kaleen bidegurutzean geratu da, eta ez dago argi istripua eragin duena autoa ala motorra den.

Udaltzainek istripuaren nondik norakoak ikertzen hasi ziren bitartean, 80 urteko gizonezkoa Nafarroako Ospitalera eraman dute buruan kolpe handia zeukala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.