Espainiako Gobernuak "datozen asteetan" jakinaraziko du errenta altuenak dituztenei aplikatuko zaien zerga igoera. Horixe jakinarazi du gaur Espainiako presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterok. Aztertzen ari dira "gaitasun ekonomiko gehiago" dutenei "ahalegin berezia" eskatzea ahal den neurrian krisiari aurre egiteko. Kontrol saioan da gaur murrizketei eta zerga igoerei buruzko azalpenak ematen.
Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiarentzat, ordea, "ez da beharrezkoa" neurri hori, eta Arabako eta Bizkaiko diputazioentzat ere ez. "Euskadin zergen eskema progresiboagoa da, eta PFEZ pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga Espainiako Estatuan gaur egun dagoenaren bi puntu gainetik daukagu, beraz, ikusten dugu une hau ez dela egokia zerga igoera hori bideratzeko".
Gobernuak errenta altuenei iragarritako zerga beharrezkoa ez dela uste du Markel Olanok
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu