"Euskadiri eskubide osoz dagozkion transferentziak Gobernuaren behar politikoen arabera lortzea ez da oso itxaropentsua", adierazi du Gipuzkoako EAren presidente Iñaki Galdosek. "Gurea den konpetentzia bat aurrekontuen negoziaketa bateko objektu" izateak "tristetu" egiten duela esan du Galdosek.
Hala ere, akordioaren inguruan iritzi bat ematea errefusatu du Galdosek, bere alderdiak ez baitu hitzarmen horren "letra txikia" ezagutzen, eta, ondoriz, ezin duelako jakin "noraino irits daitekeen" hitzarmen hori. Dena den, Galdosek aipatu du gustatuko litzaiokeela jakitea akordioa "diru kontuen moldaketa hutsa den ala transferentzia osoa" den.
"Gobernuaren behar politikoen" arabera transferentziak lortzea kritikatu du EAk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu