Gonzalez de Galdeano: "Etapa bat da gure xedea, baina mendiko maillota ez da txarra"

2009ko uztailaren 13a
15:34
Entzun 00:00:00 00:00:00
Igor Gonzalez de Galdeano Euskaltel-Euskadiko zuzendariak berretsi egin du Frantziako Tourrean bere taldearen helburua etapa bat irabaztea dela, "zaila" dela aitortu du, "baina mendiko maillota lortzea ez da txarra, sari garrantzitsua baita". Egoi Martinez Euskalteleko txirrindularia da, hain justu, mendiko sailkapeneko liderra, atzotik. "Ziklista ausarta da Egoi eta, bere konstantziari eta taldearen lanari esker, mendiko maillota jantzi du", esan du Gonzalez de Galdeanok gaur, itzuliko lehen atseden egunean.

Bederatzi etapa korritu dituzte eta argi du zein den Tourreko talderik indartsuena: "Astana. Oso kontrolatua du lasterketa eta, ezuste handirik ezean, inork ezingo dio egin aurre". Astanako kide dira, esaterako, Alberto Contador eta Lance Armstrong.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA