Gorka Mayo, Iñigo Gonzalez, Gorka Zabala eta Patxi Arratibel espetxera bidali ditu epaileak; "tortura latzak" salatu dituzte

2011ko urtarrilaren 22a
21:12
Entzun 00:00:0000:00:00
Gorka Mayo, Iñigo Gonzalez, Gorka Zabala eta Patxi Arratibel espetxera bidali ditu Fernando Grande-Marlaska epaileak. Ekinekoak direlakoan Guardia Zibilak asteartean atxilotu zituen, eta gaur arte inkomunikatuta eduki dituzte. Arratsaldean eraman dituzte Grande-Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrera, eta honek espetxera bidali ditu. Fiskaltzak kartzelara bidaltzeko eskatu du aurrez. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak dio laurek "tortura latzak" jaso izana salatu dutela.

Operazio berean atxilotutako bat kartzelara bidali zuen epaileak atzo -Iker Moreno- eta beste bat libre utzi zuen -Xabier Beortegi-.

Askatasunekoak direla jota Miguel Angel Llamas, Oihana Odria, Edurne Sauzori eta Koldo Garcia ere atxilotu zituen Espainiako Poliziak asteartean, eta laurak atzo eraman zituzten epailearengana. Honek kartzelatu egin zuen Llamas, Odria baldintzarik gabe aske laga zuen, eta Sauzori eta Garciari hamabi milana euroko bermea jarri zien.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.