Erreakzioak

Gorospe, Zubeldia eta Mayo "gustura" ibilbidearekin

2003ko urriaren 23a
15:17
Entzun 00:00:0000:00:00
Julian Gorospe Euskaltel-Euskadi taldeko zuzendariak aurkezpen ekitaldian esan duenez, Tourra beti da Tourra, eta gogorra izango da, “baina erlojupeko bat kendu eta krono-igoera bat jarri dutenez, ona izango da guretzako”. Haimar Zubeldia ere “gustura” agertu da ibilbidearekin, nahiz eta bera ordekako erlojupekoetan ondo moldatu.

Iban Mayo penaz azaldu da Pirinioetan bi etapa bakarrik jarri dituztelako. Alpeetan eta zentralean etapa asko jarri dituztela esan du, eta aurreko ekitaldien aldean, aurtengoa ezberdina dela nabarmendu du: “Tour polita izango da, eta emozioa egongo da azkeneko erlojupekora arte”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.