Gorraitzen kokaina adulteratzeko laborategia atzeman dute etxe batean

2011ko apirilaren 20a
12:59
Entzun 00:00:0000:00:00

Espainiako Poliziak kokaina beste gai batzuekin nahastu eta adulteratzeko laborategia aurkitu du Gorraitzeko etxe batean (Nafarroa). Hainbat gai kimiko atzeman dituzte, eta sei pertsona atxilotu dituzte; horietatik bi espetxera bidali ditu epaileak. Ikerketa Bolivian abiatu zen, fardel batean kokaina oso purua atzeman ondoren. Hego Ameriketan hainbat pertsona atxilotu zituzten orduan, eta ikerketa egin ostean, droga hori jaso behar zuena ustez Gorraitzen bizi den iruindar bat dela jakin zuen Poliziak. Lehenagotik ere Suitzan antzeko delitu batengatik espetxean egon den 35 urteko gaztea da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.