Grande-Marlaska legea bere interesen arabera ari dela erabiltzen salatu du Goirizelaiak

2006ko urtarrilaren 16a
12:32
Entzun 00:00:0000:00:00
Batasunaren jardun politikoaren etena luzatzeko bihar egingo den auzi saioa dela eta, legea bere interesen arabera erabiltzen aritzea leporatu dio Jone Goirizelaia abokatuak Fernando Grande-Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileari.

Batasunaren larunbateko ekitaldia galarazi ahal izateko jardun politikoen etena luzatzea ezinbestekoa da. Ildo horretatik, Grande-Marlaskak udan luzatu behar zuen eten hori, Garzonek 2003an agindutakoari jarraiki, baina ez zuen halako neurririk hartu. Nolanahi ere, biharko auzi saiora deitu ditu alde guztiak, etenaren luzapena erabakitzeko. "Grande-Marlaskak legea erabili nahi du bere interesak aurrera eramateko, eta hori debekatuta dago", azpimarratu du Goirizelaiak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan.

Finean, auzi honetan Espainiako Auzitegi Gorena zein Auzitegi Nazionala "bulkada politikoaren" arabera jokatzen ari direla kritikatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.