Greba deialdiak

2010eko ekainaren 22a
09:33
Entzun 00:00:00 00:00:00
Espainiako Estatuko lan erreformaren aurka egiteko, ELA, LAB, ESK, EHNE, EILAS eta Hiruk Hego Euskal Herrirako greba orokor deialdia egina dute ekainaren 29rako (asteartea). LSB-USO sindikatuak bat egin du haiekin

Euskadiko CCOOk ere egun horretarako egin du deialdia, baina haiekin bat egin gabe. LSB-USOk CCOOrekin ere bat egin du.

Espainiako Estatuan UGTk eta CCOOk irailaren 29rako deitu dute lanuzte orokorra. UGT Euskadik ere bai.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA