Guardia Zibilak dio Lesakan ETAren beste arma gordeleku bat aurkitu duela

2008ko urtarrilaren 8a
19:07
Entzun
Igandean Arrasaten (Gipuzkoa) atxilotutako Igor Portu eta Mattin Sarasolari atzemandako agiriei esker Espainian, Sabiñanigo herrian (Aragoi), ETAren arma gordeleku handi bat aurkitu dutela zioen atzo gauean Espainiako Barne Ministerioak, eta gaur arratsaldean Guardia Zibilak esan du Lesakan (Nafarroa) beste bat topatu duela, Otxandoa auzoa, Sarasolaren sendiaren terrenoetan. Poliziaren arabera, bi lagunen bila dabiltza, Lesakako biltegiarekin zerikusia dutelakoan.

Sabiñanigoko gordelekuan 125 kilo lehergai, besteak beste, pentrita, aurkitu dutela zehaztu dute. Horrez gain, dozena bat detonagailu eta tenporizagailu atzeman dituztela diote, guztiak bidoietan sartuta. Lesakan zer aurkitu duten ez dute jakinarazi oraindik.

Polizia iturrien arabera, Porturi eta Sarasolari atzeman zizkieten bi pistolak ez dira ETAk erabili ohi dituenak. Smith&Wensson markakoak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.