Espainiako Auztitegi Nazionalak agindu ditu atxiloketak, eta goizeko 02:00etatik 05:00etara bitartean egin dituzte.
Atxilotutako guztiak Madrilera eraman dituzte.
ETAn sartzeko prest
Espainiako Barne Ministro Jose Antonio Alonsok esan duenez, Gipuzkoan eta Nafarroan atxilotutako bost lagunek ETAn sartzeari baiezkoa eman zioten.
ETAkideak bilatzearen ardura
Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkari Vicente Ripak azaldu duenez, Iruñean atxilotutako Aimar Allarzak ETAkide berriak bilatzeko ardura zuen.
Haren etxean ez dutela armarik aurkitu esan du Ripak, ordenagailu bat eta domukentazioa aurkitu dutela esan du.
Emakume haurduna, erietxera
Guardia Zibila Allerzaren etxera joan denean, hura bere bikote-kidearekin zegoen. Emakumea haurdun dago, eta erietxera eraman dute, Riparen esanetan, berak eskatuta. Emakumeak ez du inolako kargurik.
Atxiloketak