Guardia Zibilak sei lagun identifikatu ditu Martin Ugalde Kultur Parkeko elkarretaratzearen ondoren

2009ko uztailaren 29a
17:25
Entzun
Gaztesarearen operazioaren aurkako eta adierazpen askatasunaren aldeko elkarretaratzea egin dute Andoainen gaur arratsaldean Martin Ugalde Kultur Parkeko hainbat langilek eta herritarrek -bertan du egoitza Gaztesareak-, eta Guardia Zibilak ondoren sei pertsona identifikatu egin ditu. Horietako bost Iker Acero atxilotuaren lagunak dira eta beste bat parkeko langilea.

"Gaur Gaztesarea da. Berdin dio zein den erabili duten aitzakia. Eta bihar? Norentzat asmatuko dute beste gezur bat?", dio parkeko langileek atera duten oharrak. "Martin Ugalde Kultur Parkean ditugu oraindik guardia zibilak, leporaino armatuta, lankideak bahitu, torturatu eta Egunkaria itxi ziguten horiek beraiek. Gaur beste hedabide baten aurka ari dira".

15:45ean hasi dute elkarretaratzea, eta ordu laurden iraun du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.