Ramadi Irak-eko hirian gaur egindako atentatu bikoitzean gutxienez 22 lagun hil dituzte, eta beste 50 bat zaurituta daude. Anbarreko gobernu egoitzaren kontra egin dute, aurrenik bonba-auto bidez eta gero suizida baten bidez.
Polizia iturriek diote hildakoen artean dela Qasem Muhamad lurraldeko gobernadorea; Irakeko telebista kateak, aldiz, esan du zaurituta dagoela, ez hilda. Lehen eztandaren ostean, atentatu lekura joan eta bigarren leherketak harrapatu du Muhamad. Anbarreko administrazioko bozeramailearen arabera, gobernadoraren segurtasun taldeko kidea zen suizida.
Bagdad hiriburutik ehun kilometro mendebaldera dago Ramadi, eta suniak dira gehiengo.
Gutxienez 22 lagun hil dituzte Iraken bi atentatutan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu