Hamar emakume legebiltzarkide gutxiago orain

2009ko martxoaren 3a
12:14
Entzun 00:00:0000:00:00
Eusko Legebiltzarrean aurreko legealdian 43 emakume parlamentari egon ziren eta oraingoan, emaitza ofizialak kontuan hartuta, 33 egongo dira, hamar gutxiago.

Aurreko legealdian EHAK-n bederatzi legebiltzarkideetatik zortzi emakumeak ziren. Oraingo hauteskundeetan ez da aurkeztu EHAK eta, gainera, Espainiako Justiziak joan den irailean legez kanpo jo zuen. EAk zazpitik lau emakume parlamentari zeuzkan, baina orain bi diputatu besterik ez ditu lortu -eta biak, gizonezkoak dira-.

EAJn 30 legebiltzarkideetatik hamasei emakumeak dira, PSE-EEn 24tik 11, PPk hamahirutik bost, Aralarren lautik bat, EAn bitik batere ez, EBn batetik batere ez eta UPDn ere batetik batere ez.

D3Mren hiru zerrendaburuak emakumeak ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.