Hamazazpi kilo 'speed' zeramatzaten bi gazte atxilotu dituzte Donostian

2008ko azaroaren 17a
12:31
Entzun 00:00:00 00:00:00
Polizia espainiarrak Zumarragako bi gazte atxilotu zituen ostiralean Usurbilen. Espainiako Gobernuaren EAEko Ordezkaritzak adierazi duenez, 27 urteko bi gizonak Usurbilgo merkatalgune bateko aparkalekuan atxilotu zituzten, jazartu ondoren. Autoan kilo bana zuten hamazazpi "speed" zorro atzeman zituzten. Atxilotutako baten etxean 793 gramo marihuana, 163 gramo haxix, balantza bat eta marihuana txikitzeko zortzi tresna aurkitu zituen Poliziak. Iturri beraren arabera, Gipuzkoako hainbat herritan banatzen zuten droga.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!