Haserre handia eragin du erosteko ahalmenari buruzko Attali txostenak

2008ko urtarrilaren 24a
09:42
Entzun
Funtzio publikoko grebaren bezperan aurkeztu dute erosteko ahalmenaren aldeko Attali izeneko txostena. Enpresaburu, sindikatu eta alderdien poza erdietsi behar zuen txostenak hamaika haserre piztea baino ez du lortu. Sarkozyk berak begi onez ikusi du txostena; hala ere, nabarmendu du ez duela bat egiten txostenak aurkezten dituen neurri guztiekin. 316 neurri proposatzen ditu txostenak.

Arlo guztietan indarrean sartuz gero, langabezia desagertu eta erosteko ahalmenak gora eginen duela dio txostenak. Botikak, adibidez, eriak «bere gain» hartzea hobesten du. Hainbat botika salmenta librean jarri nahi ditu, saltegi handietan. Horrekin batera kuoten politika liberalizatu nahi du. Gaur egun, 2.500 biztanleko ireki daiteke botika bat. Neurria onartuz gero, botikariak hautatu ahalko du non nahi duen kokatu. Baserri guneko botiken azkena dela erran dute botikari txikiek.

Ile apaindegien kasuan ere liberalizazioa bultzatzen du. Onartuz gero, ile apaindegia ireki nahi duen pertsonari ez zaio lanbide karta eskatuko.

Eskulan eskasia dagoela dio txostenak, eta horri buru egiteko etorkin gehiago behar direla dio, Sarkozyren politikaren kontrako norabidean erabat.

Langabeak lan mundura sartzen lagundu behar direla dio. Lana aurkitzea lan bat denez, laguntzak ez ezik, egiazko soldata eman behar zaiela dio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.