Hauteskunde Batzordeak Mas eta Montillaren aurrez aurrekoa debekatu du

2010eko azaroaren 23a
15:56
Entzun 00:00:0000:00:00
Azkenean ez da izango Artur Mas CiUko hautagaiaren eta Jose Montilla PSCko hautagaiaren arteko aurrez aurreko eztabaidarik TV3 telebistan. Gaur zen egitekoa, baina Bartzelonako Hauteskunde Batzordeak debekatu egin du. CiUk eta PSC orain erabaki horren aurka helegitea aurkezteko asmoa iragarri dute, eta Hauteskunde Batzorde Zentralak arratsaldeko 18:30ean hartuko du azken erabakia. Eztabaida 22:30ean egitekoa zen, eta TV3k zuzenean eskaintzeko asmoa zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.