Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak zuzenean ari da jarraitzen gaur BERRIA.INFO webgunea, parte-hartze datuak emanez, emaitzak emanez -orokorrak, herrialdeetakoak eta herriz herrikoak-, erreakzioak... Kanpainan webgune berezia izan du BERRIA.INFOk: albiste denak, elkarrizketak, elkarrizketa digitalak, bideoak, analisiak, iruzkinak, soziologoen artikuluak, gogoetak, idazleen kronikak, blog bat, argazki bilduma, inkestak...
Bihar, berriz, BERRIA egunkaria kalean izango da, hauteskundeen jarraipen zabalagoa eginda. Emaitza denak, albisteak, analisiak eta abar izango dira.