Hauteskunde Legearen erreforma onartu du Espainiako Legebiltzarrak
Espainiako Legebiltzarrak PSOEren eta PPren aldeko botoekin Hauteskunde Legearen erreforma onartu du gaur. EAJk, ERC, IUk, BNGk eta Nafarroa Baik kontra bozkatu dute eta CiU abstenitu egin da. Erreformak hautagaitza bat inpugnatzeko epea luzatu egin du, eta biolentzia kondenatzen ez duenak, hautetsia izan arren, kargua galduko du lege berrituarekin. Senatutik bueltan iritsi da gaur erreforma proposamena, eta maiatzeko hauteskundeak baino lehen sartuko dela indarrean aurreratu dute.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu