Euskarazko Komunikazio Taldeak (EKT) antolatuta, Hedabideak etorkizunean, biharko prentsa eta Internet jardunaldiak egingo dituzte ostiral honetan, Andoainen (Gipuzkoa), Martin Ugalde Kultur Parkean.
Egitaraua:
10:00. Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariaren sarrera.
10:15. Hitzaldiak: Vicent Partal (Vilaweb Kataluniako atariko arduraduna) eta Juan Varela (kazetaria eta kontsultorea. Periodistas 21 webgunea kudeatzen du).
12:00. Mahai-ingurua: Nola egokitu eskaintza XXI. mende hasierako errealitate eta beharretara? Kideak: Aitor Zuberogoitia (Mondragon Unibertsitatea), Jon Muñoa (Deustuko Unibertsitatea) eta Jose Ignacio Armentia (EHU). Moderatzailea: Lorea Agirre (kazetaria eta unibertsitateko irakaslea).
Asteazkenerako eman behar da izena -doan da-, hemen: komunika@berria.info helbidean edo 943 30 40 30 telefono zenbakian.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamendua da jardunaldion babeslea.
Besteak beste, BERRIA eta BERRIA.INFOren enpresen taldea da EKT.