Hegaldien %70 ez dira aterako Europan gaur

2010eko apirilaren 19a
17:23
Entzun
Atzoko aurreikuspena zuzendu, eta hegaldien %70 ez direla aterako uste du Eurocontrol Europako aire nabegaziorako segurtasun agentziak. Agertu dutenez, 8.000-9.000 hegaldi aterako dira gaur; hau da, ohiko astelehen batean ateratzen direnen %30. Atzo aurreikuspen itxaropentsuagoa egin zuen Eurocontrolek, egoera hobera egiten ari dela-eta hegaldien erdia aterako zela uste baitzuen. Nolanahi ere, errauts hodeiaren ibilidearen aurreikuspena sei orduko epean baino ezin da egin. Atzo 24.000 hegalditatik 20.000 geratu ziren bertan behera.

Nolanahi ere, zenbait herrialde hasi dira beren aire eremua irekitzen: Suediak, adibidez, zati handi bat ireki du, eta Stokolmoko zein Gotteborgeko aireportuak zabalik daude. Norvegiak ere arindu egin du murrizketa, eta Osloko aireportua ireki du; Austriak guztiz ireki du aire eremua, eta erabaki bera hartu du Italiak. Azken herrialde horretan, ordea, iparraldeko aireportuak berriro ixtea erabaki dute irekieratik gutxira. Erresuma Batuan, Alemanian, Belgikan eta Herberehetan, aldiz, guztiz itxita daukate aire eremua. Frantzian, berriz, ipararldeko aireportu gehienak dauzkate itxita, baina igarobide batzuk zabaltzea aztertzen ari dira.

Hodeiaren bilakaera ikusita, orain Asia eta Ameriketan hasi dira murrizketak aztertzen, hala nola, Hego Korean eta Kanadan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.