Hego Koreakoak ere utzi du, Capellok segitu egingo du

2010eko uztailaren 2a
17:02
Entzun 00:00:0000:00:00
Huh Jung-moo Hego Koreako hautatzaileak gaur jakinarazi du utzi egin duela selekzioa. "Nire energiak berriro pilatu nahi nituzke", esan du hedabideen aurrean. 55 urte dauzka.

"Gure futbolean gaitasun handiko entrenatzaile asko daude, eta aukera bat eman beharko liekete". Federazioak oraindik ez du adierazi zein izango den haren ordezkoa.

Ingalaterrak, berriz, hautatzaile bera izaten jarraituko du, gaur hango Federazioak esan duenez: Fabio Capello. Final-zortzirenetan txapelketatik at geratu da Ingalaterra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.