Herri proiektuei buruz mintzatzeko eskubidea ez ezik, "gauzatzekoa" aldarrikatu du EAk

2005eko ekainaren 22a
16:37
Entzun 00:00:0000:00:00
Hirukoaren lehendakaritarako hautagai Juan Jose Ibarretxek egindako proposamen nagusiak bere egin ditu EAk, Unai Ziarreta legebiltzarkideak inbestidura saioan egin duen hitzaldiaren bidez. Hain justu, bakea eta normalizazioa lortzeko akordio politiko berri bat behar dela agertu du Ziarretak Ibarretxek bezalaxe, eta ezinbestean, akordio horrek bi oinarri behar dituela nabarmendu du: batetik, Euskal Herria —zazpi herrialdeak aintzat hartuta— subjektu politiko dela, eta, bestetik, euskal herritarrei etorkizuna erabakitzeko eskubidea aitortzea. Ziarretak esan du, bi gako horiek eztabaidatu eta horren inguruan adostasunik lortu gabe ez dela posible normalizazioa; alegia, baldintza hori bete gabe gerta daitekeela indarkeria amaitzea eta bakea lortzea, baina, hala ere, normalizazio politikoa ez litzatekela erdietsiko.

Ildo horretatik, PSEri egotzi dio emokrazian herri proiektu guztiei buruz mintzatzea posible dela esan arren, proiektu horiek gauzatzeko bidean jartzea eragozten dutela. Hain zuzen ere, EAk defenditzen herri proiektua (Euskal Herriko Errepublika) aurrera eramateko eragozpen handiena Espainiako Konstituzioa dela ohartarazi du. Hori dela eta, proiektuei buruz hitzegiteko eskubidea ez ezi, "gauzatzekoa" aldarrikatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.