Batasuna legez kanpo dagoelako beraiek ezin dutela Europako Hauteskundeetara aurkeztu gogorarazi du Joseba Alvarez Sozialista Abertzaleak-eko legebiltzarkideak, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Horrexegaitik babesten dutela Herritarren Zerrenda dio. Gainera, Europako Hauteskundeetara aurkezteko aukera edonork izan beharko lukeela eta alderdi politiko guztiek hori bermatzeko ahalegina egin beharko luketela iritzi dio.
HZ Batasunatik datorren hautagaia ote den edo ez aztertuko duela iragarri zuen Espainiako Gobernu berriak. Ezezkoa esanez erantzun dio Joseba Alvarezek. "Batasuna Batasuna da, eta HZ ez da haren ordezkaria". Alvarezek dionez, Madrilen interesatuki gaizki ulertu zen Pernando Barrenak HZ hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko sinadura ematea. HZ bere eragileek aurkeztu zutela esan du, eta hautagaitza eta edukin ideologikoak ere ez direla ezagutzen oraindik.
Bere ustez, Europa osoan denek izan beharko lukete Europako Hauteskundeetan present egoteko aukera, eta ideologia guztiek egon behar lukete han, Europako Konstituzioa onartuko baita. Bere ustez, alderdi guztiek saiatu beharko lukete hori bermatzen, hau da hautagai guztiak aurkezteko aukera izan dezaten bermatzen. Horregaitik, HZk ere han egon beharko lukeela dio, baina horrek ez dulea esan nahi HZ Batasunaren oinordekoa denik, inondik inora. "Guk ezin dugu aurkeztu eta beraien iniziatiba babesten dugu". Baina, hortik abiatuta, HZ Batasunaren ordezkoa dela esatera salto handia dago Albarezen ustetan.
Herritarren Zerrenda ez datorrela Batasuna ordezkatzera esan du Joseba Alvarezek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu