Hassan Nasrala Hezbola milizia xiitako buruzagiak konpromisoa hartu du gaur eta ziurtatu du "data bat ezarri bezain pronto" ekintzaileek su-etena beteko dutela. Al Manar telebista katean egin ditu adierazpenok Hezbolako buruzagiak.
NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak atzo onartu zuen ebazpenak Israelen eta Hezbolaren arteko borrokaka berehala amaitzea du helburu. Gaur, Ehud Olmert Israelgo lehen ministroak ebazpena gustuko duela esan duen arren Armadak Libanoko erasoaldia zabaldu du.
Hezbolak su-etena betetzeko konpromisoa hartu du "data bat ezarri bezain pronto"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu