Hilaren 16an aztertuko dute Pauen Aitor Zubillagaren kontrako euroagindu eskaera

2008ko irailaren 2a
15:34
Entzun 00:00:0000:00:00
Paueko (Frantzia) Apelazio Auzitegiak, defentsak eskatuta, hilaren 16ra arte atzera du Aitor Zubillagaren (Legazpi, Gipuzkoa; 31 urte) kontrako euroagindu eskaeraren aztertzea. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskatu du hura Espainiara eramatea, 2000an kale erasoetan parte hartu zuelakoan. Armen jabetza leporatzen ere dio Auzitegi Nazionalak Zubillagari.

Zubillaga abuztuaren 25ean atxilotu zuen Frantziako Poliziak Gotaine-Irabarnen (Zuberoa), eta hurrengo egunean baldintzapean aske utzi zuen, Paueko Fiskaltzak galdeginda.

Abuztuan atxilotu zutenean, neska-lagunarekin eta 5 urte eta 15 hilabeteko haurrekin zegoen.

Espainiako Poliziak aspaldidanik jardun du haren atzetik, nahiz eta ez den ihesean bizi izan. Hain zuzen, urteak daramatza Gotaine-Irabarnen bizitzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.